2009/03/25

Klikeatzen #05



Liburuak jan daitezke?

Plazer batzuk desplazer dira. Beste batzuk makilkada zigortu beharko lirateke. Gustuez asko idatzi da, eta borrokatu behar da haiekin, irakurtzen hasten direnak hez daitezen, eta mamurtu dezaten horrela, arazorik gabe, irakurtzen dutena. Badira betekada sortzen duten liburuak, eta badira liburu arinak, hain arinak ezein sabeljario txiki bat ere eragiten ez dutenak; badira, azkenik, mantso, presarik gabe liseritu behar direnak. Hain mantso ze, batzuetan, liburua jan egin behar da, eta ez bakarrik begiradarekin, baina baita adimenarekin eta maitasunarekin ere.

Victor Moreno
Berria

6 comments:

  1. Moola. Argazkia zurea da?

    ReplyDelete
  2. Muy Chema Madoz...Madoz TOTAL.Influentziatua ote zaude bere argazkilaritza estiloaz?

    ReplyDelete
  3. Onartzen dut bai... Chema Madoz, Jagoba Manterola, Chuck Norris, Hiro Nakamura...

    ReplyDelete
  4. barkatu, henadiako idazle ta margolari bat naiz, ta blog hotnan gauza interesgarriak aurkitu ditut, egia esanda naiko interesgarriak, ta gustora mintzatuko nintzateke egilearekin...erne ibiliko naiz hemen publikatzen denaz...Pierre.

    ReplyDelete
  5. Kaixo klikalari!

    Lehenik eta behin, zorionak argazkiarengatik! Bigarrenik, liburutegi baten inguruan proiektu bat aurkeztu behar dut eta jakin nahi nuke ze lizentziapean argitaratua dagoen, egiletza aipatuta erabili daitekeen, proiektu idatzian erabiltzeko.

    Milesker!

    Carlos
    liburu@urnieta.org

    ReplyDelete