2009/05/06

KLIKEATZEN #07






Ortzantzurieta eta Artaxona.

KLIKEATZEN #06












2009ko Maiatzaren 2a: Burgiko Almadiak.

2009/03/25

Klikeatzen #05



Liburuak jan daitezke?

Plazer batzuk desplazer dira. Beste batzuk makilkada zigortu beharko lirateke. Gustuez asko idatzi da, eta borrokatu behar da haiekin, irakurtzen hasten direnak hez daitezen, eta mamurtu dezaten horrela, arazorik gabe, irakurtzen dutena. Badira betekada sortzen duten liburuak, eta badira liburu arinak, hain arinak ezein sabeljario txiki bat ere eragiten ez dutenak; badira, azkenik, mantso, presarik gabe liseritu behar direnak. Hain mantso ze, batzuetan, liburua jan egin behar da, eta ez bakarrik begiradarekin, baina baita adimenarekin eta maitasunarekin ere.

Victor Moreno
Berria

2009/03/23

Klikeatzen #04






Orbaitzetako Ola eta Adi mendatea
.

2009/03/17

Klikeatzen #03






Urbasa mendilerroa eta Urederra ibaiaren jaiotza.

2009/03/10

Klikeatzen #02


Belén Puyo tuterarraren "transitable 01" instalazioa.
Zitadelako Labean, Martxoaren 29a arte.

2009/03/04

Balantzaren argudioa.



"Aurkako bi planteatu eta biak ukatzeko helburuarekin biak ekiparatzearen figura mitologikoa"
.



Honela definitzen du Roland Barthesek ez-ez edo ezezko figura edo argudioa, hau da, "ez bata ez bestea" proposamenean ematen dena.

Ez eta ez, ukazio bikoitz hau sarritan agertzen da ideien alorreko eztabaidetan. Adibidez, ez kapitalismoa ez sozialismoa, honela laburbiltzen da burgesia tipiaren posizioa.

Zertan datza jarrera erdirakoi horren faltsutasuna? Roland Barthesek ondo azaldu duenez, burges tipiarentzat balantzaren modukoa da errealitatea. Burges tipiak platertxoetarik batean kapitalismoa imintzen du eta bestean sozialismoa, astunak dira biak, bata bezain astuna da bestea, eta burges tipiak ezetz diotso batari zein besteari, biak astunak direlako. Burges tipiak bere burua platertxoetarik at ikusten du, bera delako hain zuzen balantzaren orratza, bera delako arbitroa.

Burges tipiak, balantzaren argudioa erabiltzen duenean, bere buruaren zer ideia duen azaltzen du. Errealitateaz nazkatu eta orratza izan nahi. Bera da espiritualitate idealaren jabea eta astutasuna neurtzen duen balantzaren orratza bezain zintzoa eta zehatza, eta haraindikoa.

Burges tipia ez da ohartzen bera ere hortxe dagoela, gatazka lekuan, bere platertxoan, platertxorik baldin badago. esanez gero, zergatik ematen dio amore dagoenean dagoenari? Ezezko argudioa, hautatzeko unean ez hautatzeko eta gauzak daudenean uzteko trapukeria da. Gauzak daudenean uzteko, hauxe da funtsezkoena.

Joseba Sarrionandia: Balantzaren argudioa.
Ni ez naiz hemengoa, 1985 Pamiela.